Menu

IKILIKO TXONDORRA, 2009

txondorraAizkolariak, trontza lanak Ikazkinak, IKILIKO TXONDORRA

Alkizan oso ugariak izaten ziren 20gn.mendeko erdialdera arte txondorrak.

Alkizara lehenengo errepide orain dela hirurogei bat urte iritsi zen eta bitartean Ernio magalean dagoen  pagoz inguraturik herrixka honetan eta negu parteanIkatza eta karea izaten zen lana.

Urte batzuk baldin  ba dira ere azkeneko txondorra piztu zela, oraindik zahar mordo bat geratzen da garai haietako lanak gogoratzen dituena, eta hemendik abiatuta Txondor bat egiteari eutsi genion.

Etnografi erakusketa bat antolatzen Alkizako baserriz baserri bisitatuta eta honela jarraipena ematen zaio "etnografi bizia-ri"

Hitzaldi bat ere antolatzen da “Ernioko kablea “Pello Joxe Aranburu adituak  zuzenduta.

Ikili baserriaren aurrean egin zen Txondorra, Martin eta Benitok lagunduta eta azkenik bazkari herrikoi bat.

Eskolarentzt bere txosten didaktikoa, esaera zahar, kantak, hiztegi aproposa eta beste zenbait bitxikeriaz osatua.

2010an UR MARAk argitaratzen du IKILIKO TXONDORRA libura  ISBN 978-84-614-1180-1